XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IPUIN EZAGUNA

Behin bazen xoriño bat baserrian zabilana.

Negua zen garai hartan, sasoinaren hotz handia!
Xoriñoa, piu! Piu! Oihuz oihu ta saltoka,
Landa batetan sartu zen janari zenbaiten bila.

Behi baten gibeletik ari zelarik pasatzen,
Ez zuen ikusi ere haren buztana altxatzen...
Plasta! Erori zitzaion ipurtzilo handi horren
Bizpahiru kilo gorotz, eskermila ez da zeren.

Xoriñoa gorotzean ontsa zagon beropean.

Eta hain zen alegera nun hasi baitzen kantuan.

Azeri bat gosetua, oihu hoien entzutean,
Laster hurbildu zitzaion, hortik kendu bai eta jan!!.

Ipuin eder huntarikan jakiteko hiru gauza:
Kakan sartu zaituenak ez du beti nahi izana.

Hortik kendu zaituena ez da beti ongilea.

Gorotzean zarelarik erraite beharrik ez da...

LASTER

Laster ez da gehiago lorerik izango,
Lurra bere azken hatsetan baita.

Laster ez da gehiago jeinurik izango,
Artea bere azken hatsetan baita.

Laster ez da gehiago irriñorik izango,
Poza bere azken hatsetan baita.

Eta laster ere ez da gehiago bizirik izango,
Bizi-nahia bere azken hatsetan baita.